Vitoria- Gasteizko Arriaga Parkea jo puntuan dago. Intermodal geltokiaren aurreproiektuaren proposamenak 548 zuhaitz eta zuhaixkakin amaituko luke, 222 zuhaitz helduen eta 167 zuhaixken behin betirako mozketa barne izango litzateke, eta beste 104 zuhaitz eta 55 zuhaixken birlandatzea ere.
Hau guztia 15 solairuko bulego-eraikin bat (parkeari itzala emango liokena), hotel bat, 4 solairuko merkatal gune berri bat eta autobus eta tren geltoki berrien eraikitzeari bide emango lioke.
Plataforma osatzen dugunok zuhaitzen premiagabeko mozketaren eta hiri osoko jabetzaren kaltearen aurkako jarrera daukagu, Arriagako Parkearen kasuan bezala. Aurreproiektua birplantea dezatela eskatu nahi dugu, zeina oraingo parkearen egitura kaltetu ez dezan.

|